Daniel Martínez Piqueras Telf. 696 599 304

Daniel Martínez PiquerasDATU PERTSONALAK

Daniel Martínez Piqueras 1981eko urtarrilak 13 hotz eta elurtsu batean jaio zen, Beasain izeneko Goierriko eskualdeko herri batean (hala ere nahiago du datu hau ez zabaltzea ). Jaio eta berehala Ordiziara aldatu zen, han zerbait hazi eta gizendu zen, abotsa apur bat loditu zitzaion, eta egun arte.

Bidean garrantzi gutxiko hainbat gauzatxo ikasi zituen, hitz egin, irakurri, idatzi, behatzak erabili gabe hamar arte zenbatu, eta bestelako bitxikeriak. Gainera, agian komunikabide masiboen bitartez profesioari buruz jasotako irudi eraldatuak eraginda, txikitatik jakin izan zuen zertara bideratu nahi zuen bere bizitza: abokatutza. Hori dela eta, patuak (edo agian bere jaiotzetiko burugogortasunak) 2004. urtean Zuzenbideko Lizentziatura lortzera eraman zuen, eta 20007an Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan inskribatzera. Baina tira, datu hauek dagozkien momentuan zehaztuko dira.

Atsegin ditu poltsikozko literatura, informatika eta diseinu grafikoa, musika zenbaitetan gogorra eta bestetan melodikoa, noizean behin logikako jokuak, eta kafe katilu baten inguruan bizitzari buruz hitz egitea. Bere elaberri maiteenen artean aurkitzen dira Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako" (euskaraz) eta Patrick Süskinden "El Perfume" (gazteleraz), hotzikara eragiten dio gorputz osoan Metallicaren "One" entzuteak, eta zirrara gehien eragin dioten filmetako bat Stanley Kubricken "Laranja Mekanikoa" izan da.

Berarekin kontaktatu daiteke deferoweb-cv@yahoo.es posta-elektronikoko postontziaren bitartez (hau egunero konprobatzen du, ezinbesteko egoera salbu), baita 696 599 304 telefono-zenbakiaren bitartez.

Valid HTML 4.01 Transitional
CSS baliozkoa!

© 2007 Daniel Martínez Piqueras
Telf. 696 599 304 - e-mail: deferoweb-cv@yahoo.es