FORMAKUNTZA2004 eta 2006 ikasturtetan Gipuzkoako Abokatu Elkargo Prestuak antolatutako Álvaro Navajas Praktika Juridikako Eskolako ikaslea izan zen. 2005eko abuztua, iraila eta urrian praktikak burutu ditu Gipuzkoako Abokatu Elkargo Prestuaren Orientazio Juridikoko Zerbitzuan, bertan Dohako Asistentzia Juridikoaren eskaeren tramitazio-lanak burutuz, eskatzaileen horren inguruko zalantzak argituz, telefonoz letratu eta organo judizial ezberdinekin kontaktatuz, eta expedienteen dokumentazioa klasifikatuz.
1999 eta 2004. urteen bitartean Donostiako Zuzenbide Fakultateko (UPV/EHU) talde elebidunean Zuzenbide Lizentziatura burutu zuen, batazbesteko 7'4 puntuko nota lortuaz, eta bi ohorezko matrikula Zuzenbide Administratiboa I eta Ogasun Publikoa irakasgaietan. Lizentziaturako irakasgai guztien artean bakarra aukeratu beharko balu, seguruenik Penala I aukeratuko luke, edo agian Prozesala I eta II. Horretaz gain, 2003/2004 ikasturtean zehar lankidetza-bekaduna izan zen Donostiako Zuzenbide Fakultateko (UPV/EHU) Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Zuzenbidearen Historiaren Departamuentuan, laguntza lanak burutuz dokumentazio prozesuan eta datu-base bibliografiko baten kudeaketan.
1999ko ekainean Selektibitateko azterketari aurre egin zion Donostiako Zuzenbide Fakultatera sartu ahal izateko, modu eraginkorrean gainditutako erronkan batazbeste 7'524 puntu lortuaz, nahiz eta hau lasaitasun handiz eta kezkarik gabe hartu izan, aukeratutako karrerak azterketa gainditzea besterik eskatzen ez baitzion. Egin behar izan zituen zazpi azterketetatik agian zailena Historiakoa izan zen, ikasi behar izan zuen materia kopurua dela eta, eta errazena Filosofiakoa, agian komentatu behar izan zuen testua Deskartesen Metodoaren diskurtsoaren zati bat izan zelako.
1997 eta 1999 urte bitartean Ordiziako Oianguren B.I.an Giza eta Gizarte Zientzien HSAOL Batxilergoa burutu zuen, batazbeste 8'5 puntu lortuaz. Gerora etekin gehien eman dioten irakasgaiak Filosofia, Psikologia/Soziologia eta, bere harridurarako, Latina izan dira. Zoritxarrez ezin izan zuen Zuzenbideko irakasgaia hautatu (Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoaren kurrikuloan hautazko moduan aurrikusia), hura irakastea errentagarria egingo lukeen ikasle kopuru nahikoa ez zegoelako horretan interesatua; izan ere, bera zen hura ikasteko interesa zuen bakarra.
1995 eta 1997 urteen artean BBBko 1. eta 2. kurtsoak ikasi zituen, Ordiziako Oianguren B.I.an, batazbesteko nota Oso ongi lortuaz. Agian probetxu gehien eman zioten irakasgaiak gaztelera eta euskara izan ziren, hauetan betidanik izan baitu maila on bat.
1987 eta 1995 urte bitartean OHO ikasi zuen Ordiziako Urdaneta I.P.an, bertan Eskola Graduatua lortuaz, batazbeste Bikain notarekin. Nahiz eta titulazio hau garrantzitsueneitk apalenera antolatutako zerrenda baten azkeneko elementu bezala aipatu, estimu handiz gogoratzen du urte horietan jasotako heziketa, garai hartan jaio baitzen ezagutza, irakurketa, eta erronka intelektualekiko bere grina. Erabat agi du urte horietan jasotako oinarrizko hezkuntza oso garrantzitsua izan dela bere ibilbide akademikoan, izan ere, nahiz eta begibistan ezkutatuak mantendu, zimenduak direlako eraikinik erraldoiena zutik mantentzen dutenak.
© 2007 Daniel Martínez Piqueras
Telf. 696 599 304 - e-mail: deferoweb-cv@yahoo.es